Pintxo onena Berrikoa, Zaldua garaile eta eguraldia ateri Buzkantza Egunean
Zumarragako Buzkantza Egunak eguraldi ona izan zuen atzo bidelagun eta Euskadi plazan jende asko ibili zen eguerdira bitartean. IX. Pintxo Lehiaketako sari banaketa egin zuten eta Berri tabernari eman zioten
The post Pintxo onena Berrikoa, Zaldua garaile eta eguraldia ateri Buzkantza Egunean appeared first on Otamotz.
Zumarragako Buzkantza Egunak eguraldi ona izan zuen atzo bidelagun eta Euskadi plazan jende asko ibili zen eguerdira bitartean. IX. Pintxo Lehiaketako sari banaketa egin zuten eta Berri tabernari eman zioten lehenenego saria odolki bola piper beteengatik, pintxo originalaren saria Saski tabernak jaso zuen. Ordurako, Euskadi plazako arkupeak artisau postuz beteta zegoen, eta larunbateko azokan baserritarrak jarri ohi diren gunean Urola eskubaloi taldeak jarritako txosna zegoen, han eman zituzten dastatzen Jesus Mari Debaren eta Fernando Salegiren buzkantzak. Txosnaren alboetan salmenta ere egin zuten Mujikakoek eta Debakoek. Josetxo Goenaga zumarragarra ere bertan zegoen bere sendabelarrak eta idatzi berri duen liburua saltzen. Horrez gain, herri kirol erakustaldia ere egin zuten eta Xabier Zaldua aizkolaria Urretxu-Zumarragako giza proba taldeko lagunei gailendu zitzaien. Zaldua gustura agertu zen egindako lanarekin eta udaberri parterako apusturen bat botatzeko prest dagoela esan zuen.
The post Pintxo onena Berrikoa, Zaldua garaile eta eguraldia ateri Buzkantza Egunean appeared first on Otamotz.