Idiazabal jatorri izendapeneko 25 gaztandegik "arrakasta handia" izan dute, denera 29 domina lortuta
Idiazabal jatorri izendapeneko gaztak, Euskal Herrian ez ezik, mundu osoan du estimazio handia. Horren adierazle da aurten ere
World Cheese Awards sariketan lortutako domina kopurua. Mundu mailako lehiaketa horretan, 33 herrialde ezberdinetako 2.600 gazta ekoizlek parte hartzen dute. Idiazabal jatorri izendapeneko 25 ekoizleren gaztak aurkeztu dituzte aurten, eta denera,
29 domina lortu dituzte.
Ekoizle horien artean
zazpi goierritar daude, eta denek lortu dute sariren bat; hiruk Idiazabal gazta kategorian, beste hiruk ketutako gaztetan eta beste batek ardi gazta gogorretan. Aipatzekoa da Idiazabalgo J. Aranburu elkarteak urrezko domina lortu duela; harekin batera, Baztarrika, Troskaeta, Basazabal, Otatza, Ondarre eta Gordoan gaztak ere saritu dituzte.
Idiazabal jatorri izendapenak, “bihotzez zoriondu eta eskertu” nahi izan ditu denak, “deitura honen prestigioa eta izen ona zabaltzen laguntzeagatik”. Sari hauekin, gainera, “gure artzainen ahalegina, ilusioa eta lan ona kanpotik ere aitortu” egiten dela uste dute.
Idiazabal gazta
- J. Aranburu elkartea (Idiazabal) ……………….. Urrezko domina
- Baztarrika gaztandegia (Gabiria) ………………. Brontzezko domina
- Troskaeta gaztandegia (Ataun) …………………. Brontzezko domina
Ketutako ardi gazta
- Jabier Muñoa – Basazabal (Zerain) ……………. Brontzezko domina
- Joseba Intsausti – Otatza (Ordizia) …………….. Brontzezko domina
- M. Karmen Murua – Ondarre (Segura) ……….. Brontzezko domina
Ardi esnearekin egindako gazta gogorra
- Felix Etxezarreta (Gordoa) ……………………….. Brontzezko domina