Hitzaroren geroaz hausnartzeko bilkura egingo dute Ordizian
Hitzaro euskara elkarteak Ordizian zein egiteko eta zein leku betetzen jarraituko duen hausnartu eta erabakitzeko topaketa egingo dute larunbat honetan, goizeko 10:00etan jarri dute hitzordua Barrena Kultur Etxean. Bertan Hitzaroren etorkizunaren gaineko hausnarketa egingo dute.
Elkartea ahul eta indarrik gabe aurkitu zen duela bi urte eta orduan aurrera egingo bazuten prozesu baten beharra zutela ikusi zuten. Egiten zuten lanak herrian nola eragiten zuen aztertzen hasi ziren, jendearengana iristen ote ziren edo ez, zer zegoen ondo eta zer gaizki… Elkarteak zuzendaritza berritzeko arazoak izateaz gain, bazkideak ekintzetan biltzeko ezintasunak ere baditu. Beraz, elkartearen geroa definitu ahal izateko prozesu honi ekitea erabaki dute, herritarren ikuspegi eta iritziak jaso ahal izateko.