'Andraizea' aireratu berri du Irati Goikoetxeak
Gaur eguerdian aurkeztu du Andraizea liburua Irati Goikoetxea beasaindarrak Donostiako Udal Liburutegiko Mandasko Dukearen aretoan. Kazetarien aurrean azaldu duenez, “udazkeneko haizea, hego haizea edo ero haizea” da andraizea, eta esaerak ere halaxe dio. Eta horixe da lan honekin aldarrikatu nahi duena: pentsamendu, hitz, elkarrizketa… informal eta erdi-ero horiek direla bizitza.
Ipuin bilduma bat da aurkeztu duena: 2010 eta 2013 urteen artean koaderno batean bildu dituen ipuinen bilduma bat. Ipuin horietako lau, sarituak izan dira lehiaketa ezberdinetan.
Pozik agertu da Goikoetxea egindako lanarekin eta aurrera begira amesten hasia da jada. Berari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izango da biharko HITZAn.