![IMG_3761](http://goierri.hitza.eus/site/files/2014/11/IMG_3761.jpg)
Elkar argitaletxearekin argitaratu du Joxe Azurmendi filosofo eta idazle zegamarrak
Historia, arraza, nazioa saiakera liburua, eta gaur goizean aurkeztu du Donostian. Nazioaren kontzeptu alemaniarraren eta frantsesaren nondik norakoak aztertu ditu Azurmendik bere lanean, baita jatorria baita bilakaera ere. Eta azterketa horren bidez, nazioanismoaren inguruko
topikoak azaltzen saiatu da.
Bereziki,
Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatu ditu zegamarrak bere lana aurrera eramateko, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemikak ere. Hala, arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexuak aztertu ditu, ideia horien garapena eta eraginak azalduz.
Solasaldia Markos Zapianekin. Aurkezpenaz gain, gaur, 18:30ean, Azurmendiren eta Markos Zapiainen arteko solasaldia izango da Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton kalea, 21). Azurmendiren saiakera lanaren inguruan ariko dira hizketan.
Joxe Azurmendi (Zegama, 1941) filosofiako irakasle katedraduna da EHUn. Hainbat liburu argitaratu ditu: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa…