Azken hamarkadetan operak izan duen beherakadaren ondoren artisten ekimenez lirikaren mundua sustatzeko hainbat proiektu sortu dira; Opus Lirica da horietako bat. Sortzaileen artean dago Ainhoa Garmendia (Legorreta, 1974), eszenatoki onenetan eta puntako zuzendariekin aritu den soprano ezaguna. Ordizian, Pello Ramirezek bultzatuta, Oroith Abesbatzan sartu zenean hasi zuen bere «abentura». Operak Alemaniako Leipzig hirira eraman du, hura du bizitoki. Ordizian kontzertua egingo du igande honetan Barroko Aire jaialdiaren barruan. Berezia izango al da etxean aritzea? Beti da berezia etxean abestea. Lagunak, ezagunak eta familia han izango dira eta horrek energia ona ematen du. Bestalde, nolabaiteko presioa ere sentitzen da; etxean gauzak ondo egin behar dira. Zer entzungo dugu? Kontzertua Barroko Aire jaialdiaren barruan egingo denez, barroko abesti eta aria batzuk abestuko ditugu. Batzuk tronpeta, ahotsa eta organoarekin; beste batzuk ahotsa eta organoarekin; eta baita organoarekin bakarrik ere. Oso kontzetu polita eta askotarikoa izango da. Opus Lirica Donostian opera denboraldi egonkor bat sustzeko egitasmoa da. Zein egoera bizi du operak gurean? Donostian ez da opera asko egiten eta zerbait egiten denean kalitatea falta da. Opus Lirican kalitatea ekarri nahi dugu. Ez dugu urrutira joan beharrik, bertako askok kalitate handia duelako, baina gauzak ondo egin behar dira: behar den bezala entseatu, ondo antolatu… Gaur egun [...]
Gizakate jendetsua egin dute Altamiratik Plaza Nagusira
Donostiarra da Itziar de la Granja (1970), baina sei urte daramatza Zegaman. Arte ederretan lizentziatua da, eta pintura, marrazketa eta eskulan ikastaroak eman ditu Zegaman, Seguran eta Ordizian. Haurrak eta jubilatuak ditu bere ikasleen artean, eta gustura aritzen da haiekin lanean. Zer marraztuko zenuke gustura? Graffiti erraldoi bat. Egindako eskulanik bereziena. Denak dira bereziak, sormen prozesua da garrantzitsuena. Zaletasun bat. Nire bi haurrak futbol partida bat jokatzen ikustea. Film bat. Pila bat, baina bat aukeratzekotan, Roberto Benigniren La vida es bella. Liburu bat. Sukaldaritza liburuak gustatzen zaizkit. Musika talde bat. Delorean. Abesti bat. Neil Young abeslariaren edozein. Janari bat. Bexamela. Edari bat. Ardo ona. Oporretarako leku bat. Hondartza lasai eta zabal bat. Amets bat. Mundua zeharkatzea. Gorroto duzuna. Errepideko trafiko ilara luze horiek. Goierriko txoko bat. Aizkorriko basoak. Herriko alkate bazina… Ez nintzateke inoiz alkate izango. Zegaman biziko ez bazina… Zalantzarik gabe, nire Donostia maitean.
Azaroaren 30ean jokatuko dute partida Hernaniko Landaren, 12:00etan
OSAGAIAK: Txekor masail 1 2 tipula Azenarioa erdia Porru 1 2 baratzuri ale Ardo beltza Patata 1 Esnegaina Irina ERREZETA: Barazki guztiak juliana eran moztu eta sutan jarri gorritu arte, ondoren ardoa gehitu eta agortzen utzi. Txekor masailak gehitu eta urarekin guztiz estali. Egosten utzi 2-3 ordu bitartean. Egin direnean masailak beste lapiko batera atera. Geratzen den saltsa irabiatu, ondoren pasagailutik pasa, eta masailei gehitu. Sutan jarri azken puntua emateko. Patata purea egiteko, patatak uretan egosi. Irabiatzeko garaian esnegaina eta gurina gehitzen zaizkio. Gatz puntua eman ondoren jateko prest dago.
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen inguruko hausnarketa prozesua azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, gaztetxearen funtzionamenduari buruz hausnartzen hasiko dira, eta irekiera datari buruz hitz egingo dute. Bilera 19:00etan egingo dute, gaztetxearen goiko solairuan, eta Urretxu eta Zumarragako gazte guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Hausnarketa prozesua udaberrian jarri zuten martxan. Maiatzean bi herrietako gazteei proiektuak aurkeztea proposatu zieten. Ideia guztiak jaso eta kontuan hartu zituzten. Parte hartzaile guztien artean eredu bat zehaztea eta praktikan jartzea da helburua. Bileretan, gaur egungo egoeraz, ekonomiaz (barrako langileak, garbitzaileak, sarrerak, diru-laguntzak…), espazioaren erabileraz, ordutegiaz, herriko elkarteekin duten harremanaz, garbiketaz eta asanbladaren paperaz hitz egin dute. Parte hartze prozesu honen helburu nagusietako bat belaunaldi berriak erakartzea da. Bestalde, ez dute inertziaz lan egiten bukatu nahi eta, horretarako, noizean behin helburuei eta metodologiari buruz hausnartzea komeni dela uste dute. Berritze lanak Gainera, hausnarketa prozesu hau gaztetxea berritzeko baliatu dute. Hilabete hauetan guztietan, beheko solairua itxita egon da. Solairu horretan pintaketa lanak egin dituzte eta argiteria berritu dute. Goian, berriz, liburutegia kendu dute eta liburuak Gazteizko Errekalehor auzokoei eman dizkiete. Gazte asanbladako kideak parte hartze prozesuak emandako emaitzekin gustura ageri dira. «Orain arte etortzen ez ziren gazte batzuk etorri dira eta hori pozgarria da», esan dute. Dena [...]
Orain gutxi, 2010ean zehazki, Ordiziako Udaleko Kultura sailak abiatutako ikerketa bekari esker entzutetsuago egin da bere izena herrian. Baina, nor zen Victor Mendizabal? «Hezkietaren alde lana gogotik egin zuen enpresa gizon peto petoa zen Mendizabal, Ordiziaren izena munduan zehar zabaldu zuena». Hala definitu zuten indianoa Jon Ander Ramos Martinezek eta Marcelino Irianni Zalacainek lehen Victor Mendizabal bekarekin egindako lanaren egileek. Ordizian oharkabean pasa zen indianoa izan arren, XX. mendearen hasierako Argentinako euskal etxeen proiektuekin estukin lotua agertzen da Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena. 1870eko hamarkadan Argentinako La Platara bidaiatu zuenean hasten dira bere bizipenak; handik hamarkada gutxira, hutsetik hasita, hainbat enpresa eta egitasmoa jarri zituen martxan. Eskolak sortzeko, mutilentzat zein neskentzat, erakunde erlijiosoak topatzeko ahaleginak egin zituen itsasoaren bi aldetan. Norabide horretan, hainbat kontratu sinatzea lortu zuen. Gainera, eskaera horietan ikasleak euskaldun izatea eta baserri edo nekazal ezagutzak izatea lehenestea nahi izaten zuen Mendizabalek Euskal Herriko eskoletan. Mendizabalen «lider izaera» nabarmentzen dute Ramosek eta Iriannik Victor Mendizabal, itsasargia lanean. «Enpresagintzarako dohaiak zituen. Euskal Herrian ere hainbat enpresa jarri zuten martxan; Ordizia arma fabrika, kasu». 1943ko otsailean gerora Iberdrola izango zen Hidroeléctrica Ibérica enpresako 68 akzio Ordiziako Udalaren esku utzi zituen Victor Mendizabalek eta bere izena zeraman fundazioa sortu zuten. Ordutik, [...]
Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso eta Maialen Lujanbiok abestuko dute .Saioa gaur bertan izango da, 22:00etan, Latxartegi aretoan .Gai jartzaile lanetan Asier Iriondo ariko da