Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Seaskaren aldeko partida izango da Hernani eta Ampo Ordiziaren artekoa

Ordizia
Kirola

Azaroaren 30ean jokatuko dute partida Hernaniko Landaren, 12:00etan

2014/11/21
Janire Arrondo
DSC_0054Ipar Euskal Herriko ikastolek, bereziki Ziburukoak bizi duten egoera kontuan hartuz, laguntza deia zabaldu zuen Seaskak, eta Hernaniko eta Ordiziako errugbi elkarteek “zalantzarik gabe” hartu dute euren aletxoa eskaintzeko ardura: Hurrengo larunbatean, hilaren 30ean, Hernanik eta Ampo Ordiziak jokatuko duten Errugbiko Ohorezko Mailako ligako hamargarren jardunaldiko partida Seaskako ikastolen aldekoa izango da. Atzo egin zuten prentsa agerraldia Gipuzkoako Ikastolen Etxean. Bertan bildu ziren Paxkal Indo Seaskako lehendakaria, Arantza Manterola Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Kepa Korta Ordizia Rugby Elkarteko Lehendakaria eta Joxe Elosegi Hernani Rugby Elkarteko lehendakaria. Hasiera batean Seaskaren aldeko partida Biarratzen egitekoa zen, baina bertan behera gelditu zen. Beste lagunarteko bat prestatu beharrean, Gipuzkoan garrantzitsuenetakoa den partida aprobetxatzea erabaki zuten. “Lanean jarri eta berehala iritsi ginen adostasunera”, azaldu zuen Elosegik. Kepa Kortak esan zuen, gainera, OREk bere filosofian barneratua duela gisa honetako laguntza ematea. Horregatik, joaneko nahiz itzulerako partidako sarrerekin lortutako dirua Seaskarentzat izango da. Paxkal Indok laguntza eskertu eta azaldu zuen “bi errugbi taldeen erantzuna ezin ederragoa” izan dela: “Errugbiak indar handia du Iparraldean eta hortik ere laguntza etortzea oso polita da. Errugbizaleek badakigu zein garrantzitsua den elkartasuna eta espero dugu erantzun honekin sendotzen jarraituko dugula. Sarrerek 10 euro balioko dute, abonatuentzat, 5. Era berea, eguna luzatu eta festa ukitua emateko asmoz bazkaria ere antolatuko dute partida ondorenerako.
Irtenbide baten bila. Asteak daramatza Ziburuko ikastolak Marinela gunean debekuen gainetik. Ziburuko alkateak hala eskatuta Pauko Administrazio auzitegiko epaileak irailaren 9az geroztik egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaintzera zigortu zuen ikastola. Baina Euskal Herri osotik jaso duten sostenguari esker, toki berean jarraitzen du ikastolak. Zigorra izanik ere gurasoen bertan segitzeko erabakia hartu zuten; alakteak ura eta argi indarra moztuko zietela mehatsu egin zien. Momentuz ez du halakorik egin. Argindarra sortzeko makina erosi dute, eta behar izanez gero ura ere erosten hasiko dira. Gastu guzti horiei aurre egiteko dirua biltzen ari dira. Euskal Herri osoari egin zioten dei laguntza emateko, Ziburuko ikastola bizirik mantentzeko kanpainan lagun dezaten, “bakoitzak ahal duen heinean”. Bitartean, ikastolarentzat eremu egokia aurkitzeko proposamenak eginak dituzte, baina momentuz ez dute erantzun baikorrik jaso.
10355554_10152885856061419_5424196022366478593_o

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut