Gazteak, gaztetxea biziberritzeko prest
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen inguruko hausnarketa prozesua azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, gaztetxearen funtzionamenduari buruz hausnartzen hasiko dira, eta irekiera datari buruz hitz egingo dute. Bilera 19:00etan egingo dute, gaztetxearen goiko solairuan, eta Urretxu eta Zumarragako gazte guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte. Hausnarketa prozesua udaberrian jarri zuten martxan. Maiatzean bi herrietako gazteei proiektuak aurkeztea proposatu zieten. Ideia guztiak jaso eta kontuan hartu zituzten. Parte hartzaile guztien artean eredu bat zehaztea eta praktikan jartzea da helburua. Bileretan, gaur egungo egoeraz, ekonomiaz (barrako langileak, garbitzaileak, sarrerak, diru-laguntzak…), espazioaren erabileraz, ordutegiaz, herriko elkarteekin duten harremanaz, garbiketaz eta asanbladaren paperaz hitz egin dute. Parte hartze prozesu honen helburu nagusietako bat belaunaldi berriak erakartzea da. Bestalde, ez dute inertziaz lan egiten bukatu nahi eta, horretarako, noizean behin helburuei eta metodologiari buruz hausnartzea komeni dela uste dute. Berritze lanak Gainera, hausnarketa prozesu hau gaztetxea berritzeko baliatu dute. Hilabete hauetan guztietan, beheko solairua itxita egon da. Solairu horretan pintaketa lanak egin dituzte eta argiteria berritu dute. Goian, berriz, liburutegia kendu dute eta liburuak Gazteizko Errekalehor auzokoei eman dizkiete. Gazte asanbladako kideak parte hartze prozesuak emandako emaitzekin gustura ageri dira. «Orain arte etortzen ez ziren gazte batzuk etorri dira eta hori pozgarria da», esan dute. Dena [...]
Urretxuko eta Zumarragako gaztetxearen inguruko hausnarketa prozesua azken urratsak ematen ari da. Gaur bertan, gaztetxearen funtzionamenduari buruz hausnartzen hasiko dira, eta irekiera datari buruz hitz egingo dute. Bilera 19:00etan egingo dute, gaztetxearen goiko solairuan, eta Urretxu eta Zumarragako gazte guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte.
Hausnarketa prozesua udaberrian jarri zuten martxan. Maiatzean bi herrietako gazteei proiektuak aurkeztea proposatu zieten. Ideia guztiak jaso eta kontuan hartu zituzten. Parte hartzaile guztien artean eredu bat zehaztea eta praktikan jartzea da helburua.
Bileretan, gaur egungo egoeraz, ekonomiaz (barrako langileak, garbitzaileak, sarrerak, diru-laguntzak…), espazioaren erabileraz, ordutegiaz, herriko elkarteekin duten harremanaz, garbiketaz eta asanbladaren paperaz hitz egin dute.
Parte hartze prozesu honen helburu nagusietako bat belaunaldi berriak erakartzea da. Bestalde, ez dute inertziaz lan egiten bukatu nahi eta, horretarako, noizean behin helburuei eta metodologiari buruz hausnartzea komeni dela uste dute.
Berritze lanak
Gainera, hausnarketa prozesu hau gaztetxea berritzeko baliatu dute. Hilabete hauetan guztietan, beheko solairua itxita egon da. Solairu horretan pintaketa lanak egin dituzte eta argiteria berritu dute. Goian, berriz, liburutegia kendu dute eta liburuak Gazteizko Errekalehor auzokoei eman dizkiete.
Gazte asanbladako kideak parte hartze prozesuak emandako emaitzekin gustura ageri dira. «Orain arte etortzen ez ziren gazte batzuk etorri dira eta hori pozgarria da», esan dute.
Dena den, ez dira autokritika egitearen beldur. «Udan jendeak denbora gehiago du, baina kosta egiten da lanera etortzea». Zailtasunak zailtasun, Urretxu-Zumarragako gaztetxea irekitzeko prest dago ia.