Herriko eragileak emakumeenganako indarkeriaren aurka bildu dira Ordizian
Gizakate jendetsua egin dute Altamiratik Plaza Nagusira
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren atariko, ehunka lagun bildu dira Ordizian Kimetz emakume elkarteak antolatu eta Hiri Hezitzailea egitasmoaren baitan egin duten ekitaldian. Goizeko 11:15ean Altamiratik abiatu dira Oianguren Institutuko nahiz Jakintza Ikastolako ikasleak; udal ordezkariak, Bertso Eskolakoak, Garagunekoak, Goiztiri AEK-koak zein Garagunekoak, besteak beste.
Neskek hartu dute hitza. Plazan egin dute ekitaldi nagusia. Bertan Kimetz elkarteko kide batek bertan bildu direnei harrera egitearekin batera, neskei eman die hitza. Ikastetxeetan gaiaren gainean landu dituzte bertso eta idatziak irakurri dituzte eta saioari amaiera emateko bost minutuko isilunea egin dute.Datorren astearterako ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Ordiziako Udalak. Arratsaldeko 18:00etan antzerki solasaldia izango da D’elikatuzen, Auskalo antzerki-eztabaida Teatro Kemaduraren eskutik. Maitasun erromantikoari buruzko antzerki mikropieza izango da. 20:00etan emakumeenganako indarkeriarekin amaitzeko eskatuz elkarretaratzea egingo dute plazan. Jarraian, berriz, ikuskizun ikusgarri batekin emango diote amaiera egunari. Desdentro trapezio musikatua egingo da, Soka-zirko taldearen eskutik. [nggallery ID=60]