Indiano ezezaguna
Orain gutxi, 2010ean zehazki, Ordiziako Udaleko Kultura sailak abiatutako ikerketa bekari esker entzutetsuago egin da bere izena herrian. Baina, nor zen Victor Mendizabal? «Hezkietaren alde lana gogotik egin zuen enpresa gizon peto petoa zen Mendizabal, Ordiziaren izena munduan zehar zabaldu zuena». Hala definitu zuten indianoa Jon Ander Ramos Martinezek eta Marcelino Irianni Zalacainek lehen Victor Mendizabal bekarekin egindako lanaren egileek. Ordizian oharkabean pasa zen indianoa izan arren, XX. mendearen hasierako Argentinako euskal etxeen proiektuekin estukin lotua agertzen da Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena. 1870eko hamarkadan Argentinako La Platara bidaiatu zuenean hasten dira bere bizipenak; handik hamarkada gutxira, hutsetik hasita, hainbat enpresa eta egitasmoa jarri zituen martxan. Eskolak sortzeko, mutilentzat zein neskentzat, erakunde erlijiosoak topatzeko ahaleginak egin zituen itsasoaren bi aldetan. Norabide horretan, hainbat kontratu sinatzea lortu zuen. Gainera, eskaera horietan ikasleak euskaldun izatea eta baserri edo nekazal ezagutzak izatea lehenestea nahi izaten zuen Mendizabalek Euskal Herriko eskoletan. Mendizabalen «lider izaera» nabarmentzen dute Ramosek eta Iriannik Victor Mendizabal, itsasargia lanean. «Enpresagintzarako dohaiak zituen. Euskal Herrian ere hainbat enpresa jarri zuten martxan; Ordizia arma fabrika, kasu». 1943ko otsailean gerora Iberdrola izango zen Hidroeléctrica Ibérica enpresako 68 akzio Ordiziako Udalaren esku utzi zituen Victor Mendizabalek eta bere izena zeraman fundazioa sortu zuten. Ordutik, [...]
Orain gutxi, 2010ean zehazki, Ordiziako Udaleko Kultura sailak abiatutako ikerketa bekari esker entzutetsuago egin da bere izena herrian. Baina, nor zen Victor Mendizabal?
«Hezkietaren alde lana gogotik egin zuen enpresa gizon peto petoa zen Mendizabal, Ordiziaren izena munduan zehar zabaldu zuena». Hala definitu zuten indianoa Jon Ander Ramos Martinezek eta Marcelino Irianni Zalacainek lehen Victor Mendizabal bekarekin egindako lanaren egileek.
Ordizian oharkabean pasa zen indianoa izan arren, XX. mendearen hasierako Argentinako euskal etxeen proiektuekin estukin lotua agertzen da Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarraren izena. 1870eko hamarkadan Argentinako La Platara bidaiatu zuenean hasten dira bere bizipenak; handik hamarkada gutxira, hutsetik hasita, hainbat enpresa eta egitasmoa jarri zituen martxan.
Eskolak sortzeko, mutilentzat zein neskentzat, erakunde erlijiosoak topatzeko ahaleginak egin zituen itsasoaren bi aldetan. Norabide horretan, hainbat kontratu sinatzea lortu zuen. Gainera, eskaera horietan ikasleak euskaldun izatea eta baserri edo nekazal ezagutzak izatea lehenestea nahi izaten zuen Mendizabalek Euskal Herriko eskoletan.
Mendizabalen «lider izaera» nabarmentzen dute Ramosek eta Iriannik Victor Mendizabal, itsasargia lanean. «Enpresagintzarako dohaiak zituen. Euskal Herrian ere hainbat enpresa jarri zuten martxan; Ordizia arma fabrika, kasu».
1943ko otsailean gerora Iberdrola izango zen Hidroeléctrica Ibérica enpresako 68 akzio Ordiziako Udalaren esku utzi zituen Victor Mendizabalek eta bere izena zeraman fundazioa sortu zuten. Ordutik, ibilbide gorabeheratsua egin zuen fundazioak. Herriko ikasleen artean sariak eman izan dira, bi literatur sari ere antolatu dira. Laguntasuna Errondaia bera ere, fundaziotik jaio zen.
III. Victor Mendizabal beka deialdia egin du udalak
Historia, artea, ondarea, arkeologia, geografia, hizkuntza… Victor Mendizabal ikerketa bekaren muina edozein izan daiteke, ardatz nagusia Ordizia eta bertako jendea den bitartean. Aurten hirugarren deialdia egin du udalak eta abenduaren 30era arte irekita egongo da eskaerak egiteko epea. Bekaren helburua zientzien ikerketarako ohitura sustatzea da.