Legazpiko Udalak Latxartegiko igogailuko pasarela konpondu behar du datorren astean. Hori dela eta, astelehenetik aurrera igogailua ezingo da erabili. Lanek lauzpabost egun iraungo dute. Igarobideak arazoak eman ditu hasieratik eta eraiki zuen enpresak koponduko ditu.