Beasaingo EH Bildu osatzen duten hainbat ordezkarik prentsaurrekoa eman dute, 2015 urteko hauteskundeetarako prozesua martxan dutela azaltzeko. Beasain “eraldatzea” dute asmo eta aldaketa horren haria herritarrak direla diote.
Hari gara izena eman diote kanpainari “garena (
hari) eta egiten duguna (
ari) baliosteko”. Marimar Zelaia, Koldo Agirre, Naia Duarte eta Unai Goikoetxeak eman dute prentsaurrekoa EH Bilduk diteun asmoak plazaratzeko.
Egungo legealdian, azken hiru urteetako kudeaketarekin, EHBilduk
Beasain “aldaketaren bidean
Inkesta egingo dute Beasaingo EHBildukoek. Marimar Zelaia, Koldo Agirre, Naia Duarte eta Unai Goikoetxea prentsaurrekoa ematen plazapean.
jarri duela azaldu dute, eta bide hau “hasi besterik ez” dela egin azaldu dute. Aldaketarako bidean “aldaketa politiko eta sozialekiko konpromiso irmoa” dutela azaldu dute. Hiru urte hauetan
oinarrian berdintasuna, parte hartzea, zerbitzu publikoak eta gardentasuna bezalako gaiak landu dituzte hiru urte hauetan, eta kudeaketa-eredu horren adierazgarri, Igartza Monumentu Multzoaren kudeaketa edo Usurbe antzokiaren kudeaketa edota auzoetan egindako partehartze prozesuak azaldu dituzte EH Bildukoek.
Inskestak egingo dituzte
Orain, Beasaingo EH Bilduk inkesta bat egingo du hiru urte hauetako balantzea herritarrek ekarpenen laguntzarekin egiteko. Beasaingo egoeraren inguruko atala, udal-funtzionamenduaren ezagutzatzen ingurukoa eta udal-kudeaketaren inguruko atalak izango ditu inkestak. Gaur bertan hasiko dira inkestak jasotzeko mahaik jartzen herriko puntu ezberdinetan eat datozen egunetan ere jarriko dituzte. Inkestak bete eta
Arrano tabernara edo Alkartetxera eraman beharko dira.
Horrez gain,
formatu digitalean ere eskuratu ahal izango da inkesta
beasain.ehbildu.eus webgunean, sare sozialetan eta e-posta bidez.
Prozesua hasi dutela adierazi badute ere, ez dute argibiderik eman datorren hauteskundeetarako hautagaien inguruan.