Elegante ibili dira ormaiztegiarrak jaietan
San Andres jaien atarian, XIX. mendeko eleganteen bilkura egin zuten larunbatean Ormaiztegin. Garai hartan, herrian bainuetxe bat zegoen, eta bertara joaten ziren turisten modura jantzi ziren ormaiztegiarrak. XIX. mendeko Ormaiztegi irudikatu zuten hal...
San Andres jaien atarian, XIX. mendeko eleganteen bilkura egin zuten larunbatean Ormaiztegin. Garai hartan, herrian bainuetxe bat zegoen, eta bertara joaten ziren turisten modura jantzi ziren ormaiztegiarrak. XIX. mendeko Ormaiztegi irudikatu zuten hala; izan ere, janzkera zaintzeaz gain, herriko dendek eta tabernek dekorazioa ere landu zuten. Aintziñe okindegian, berriz, gosari elegantea egiteko aukera izan zen, eta herriko tabernetan pintxo eleganteen lehiaketa egin zuten. Elegante hasi dituzte, hortaz, jaiak. Igandean, berriz, herriko haurrek danbor hotsez jantzi zuten Ormaiztegi. Atseden egun batzuen ondoren, asteburuan jarraituko dute jaiek.