San Benito ikastolako ikasleek mosaiko erraldoia osatu dute, gaur goizean, Lazkaon. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da, eta indarkeria matxista salatu dute. Ikastolako jolastokira irten, eta koloredun kartulinekin esaldia eta xingola morea —egunaren ikurra— irudikatu dituzte.
Emakumeenganako indarkeriaren aurka mosaikoa osatu dute Lazkaoko ikastolan, gaur./Hitza
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.