Ataungo X. Argazki Rallyaren sariak larunbatean banatu zituzten. Guztira 51 lagunek parte hartu dute, horietatik 9 ataundarrak. Sariketa bereizia zuten herritarrek. Urriaren 12an izan zen rallya, Ohitura Zaharren Festa baliatuz.
Carlos de Cos Azkona soraluzearrak eraman du lehenengo saria (113 puntu), 300 euro eta oroigarria. Bigarren Iñaki Etxenagusia azpeitiarra geratu da (106), eta 150 euro eta oroigarria jaso du.

Ataungo X. Argazki Rallyan saritutako partaideak eta antolatzaileak, larunbateko sari emate ekitaldian, Herri Antzokian./Andoni Aizpurua
Ataundarren artean, lehen saria Xabier Belokik lortu du (102 puntu), 90 euro eta oroigarria. Bigarrena, berriz, Garazi Etxeberriak (92); bi txuleta eta bi botila ardo.
Bost gairi atera behar izan zieten argazki bana: begiradak, lanean, ezkontza, erreflexua edo itzala, eta pertsonaiak.
-
-
Carlos de Cosen erretratu bat, lehen sarikoa./Carlos de Cos
-
-
Herriko bigarren saria jaso zuen Garazi Etxeberriaren irudi bat./Garazi Etxeberria
-
-
Iñaki Etxenagusia azpeitiarraren errelexu-itzal jokoa, bigarren saria./Iñaki Etxenagusia
-
-
Ataungo irabazle Xabier Belokiren argazkia, lanari ateratakoa./Xabier Beloki