Aurten 30 eta 40 urte bete dira Guardia Zibilek hil zituztela; mus txapelketa azkarra eta omenaldi xumea egingo dituzte
Iñaki Iparragirre
Iparra eta Eduardo Irizar idiazabaldarrak 1974an eta 1975ean hil zituzten Guardia Zibilek. Haien heriotzak oroitzeko, Kimu kultur elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu astebururako. Bihar,
Mus Txapelketa Azkarra jokatuko dute Xume tabernan, 22:30etik aurrera.
Larunbatean, berriz, omenaldi xumea egingo diete.
Atxurbira igoko dira 08:30ean, monolitoa dagoen lekura. 13:30ean, berriz, Zigorren egingo diete omenaldi xume bat, Iparra eta Eduardoren irudiak dauden lekuan.
Bazkari batekin amaituko dituzte ekitaldiak, Axari elkartean, 14:00etan.