Lazkaoko Udalbatzak 2015eko aurrekontua gaur landuko du, osoko bilkuran
Azaroari dagokion ohiko osoko bilkura gaur 19:30ean egingo du Lazkaoko Udalak, ohi bezala azkeneko ostegunean. 2015eko udal aurrekontua landuko dute, gai ordenaren seigarren puntuan.
Diru laguntzen inguruan puntu bat ere jorratuko dute. Diru laguntzen udal plan estrategikoa aurkeztuko dute, onarpenerako. Bestetik, 2014-2017 aldirako, euskara sustatzeko ekintza-plana ere eramango du udalbatzarrera gobernu taldeak.
Hirigintzari dagokionez, Iturgaitzagako urbanizazio berrian, kale bat izena emango diote.
Azkenik, udaletxeko balkoian dagoen euskal preso eta iheslariak etxeratzearen aldeko bandera kentzeko agindua jaso du Lazkaoko Udalak, epai batean. Horren inguruko mozioa eztabaidatuko dute.