Trapera izeneko merkatu alternatiboa egingo dute Sarralden
Urretxuko Udaleko Mahai Sozialak Trapera izeneko merkatu alternatiboa antolatu du. Abenduaren 28an egingo dute eta helburua egungo merkatu sistemaren alternatibak eskaintzea eta beste kontsumo eredu batzuk bultzatzea da. Azoka Sarralden
The post Trapera izeneko merkatu alternatiboa egingo dute Sarralden appeared first on Otamotz.
Urretxuko Udaleko Mahai Sozialak Trapera izeneko merkatu alternatiboa antolatu du. Abenduaren 28an egingo dute eta helburua egungo merkatu sistemaren alternatibak eskaintzea eta beste kontsumo eredu batzuk bultzatzea da. Azoka Sarralden egingo dute, 10:00etatik 14:00etara.
Hiru gune egongo dira: batean ekonomia sistema alternatiboak sustatzen dituzten ekimenek informazioa eskainiko dute. Goiener energia kooperatibak, bertako baserritarren produktuak kontsumitzea bultzatzen duen Bertatik Bertara ekimenak, Fiare banku etikoak eta Eticom telefonia kooperatibak parte hartuko dute.
Bigarren gunean, nahi duten guztiek etxean dituzten arropak eta objektuak trukatu edo saldu ahal izango dituzte. Salerosketak prezio sinbolikoan egingo dira eta Trapera izeneko txanpona erabiliko da herritarrak diruaren balio sinbolikoaz kontzientziatzeko. Bigarren gune honetan, nahi duten herritar guztiek postua jarri ahal izango dute. Izen-emate orria udaletxean, kultur etxean eta urretxubiziz.com webgunean eskura daiteke. Abenduaren 12a baino lehen eman behar da izena.
Hirugarren gunea aisialdiari eskainiko diote. Animazio ekintzak eta haurrentzako txokoa egongo dira, besteak beste. Ekimena gaur arratsaldean aurkeztu dute Sarralden bertan, azokan parte hartuko duten artisauetako batzuek eta Jon Altolagirre zinegotziak. Herritarrak ganbarak ireki eta trapuak kalera ateratzera animatu dituzte. Trapera izenaren arrazoia ere azaldu dute: garai bateko traperoak omendu nahi dituzte eta Iparragirreren kanta ezaguna gogoratu.
The post Trapera izeneko merkatu alternatiboa egingo dute Sarralden appeared first on Otamotz.