Urretxuko Udalak neurri bereziak hartuko ditu izurriteak kontrolatzeko
Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun sailak, izurriteen kontrolaz arduratzen den enpresarekin bildu ondoren, hainbat neurri hartu ditu. Alde batetik, datorren astean udazkenero egiten den arratoien gizentze kanpaina egingo du.
The post Urretxuko Udalak neurri bereziak hartuko ditu izurriteak kontrolatzeko appeared first on Otamotz.
Urretxuko Udaleko Gizarte Ekimen eta Osasun sailak, izurriteen kontrolaz arduratzen den enpresarekin bildu ondoren, hainbat neurri hartu ditu. Alde batetik, datorren astean udazkenero egiten den arratoien gizentze kanpaina egingo du. Bestetik, herriko hainbat tokitan, usoei eta kalean bakarrik dabiltzan katu eta txakurrei jaten ematea debekatuta dagoela gogoratzen duten kartelak jarriko ditu. Bestalde, zaborrontzien eta hauen inguruen garbiketa maiztasuna handitzea eskatuko dio dagokion enpresari. Gainera, udalak zaborrak ateratzeko ordutegia eta egutegia errespetatu behar direla eta kaleak eta parkeak garbi mantendu behar direla gogoratzen du.
Arratoien aurkako aurrekontua 5.000 eurokoa da. Aurten dagoeneko 40 lagunek deitu dute udaletxera arratoiak ikusi dituztela esateko eta udaltzaingoak 60 kilo pozoin banatu ditu herritarren artean (jabego pribatuko tokietan jartzeko). Udalak eskerrak eman nahi dizkie deitu duten guztiei, dei hauek arratoiekin bukatzen laguntzen baitute. Udalak alarmarako arrazoirik ez dagoela dio, baina arazorik egon ez dadin prebentzio lana ezinbestekoa dela.
The post Urretxuko Udalak neurri bereziak hartuko ditu izurriteak kontrolatzeko appeared first on Otamotz.