Bost autobus iritsi dira Zumarragara arratsaldeko lauak pasatxo. Berrehun gaztetxotik gora, oso gaztetxoak gehienak. Guztiak Beldur Barik Topaketan parte hartzeko iritsi dira Goierrira. Pasaia, Errenteria, Tolosa, Donostiatik iritsi dira batzuk,
Bost autobus iritsi dira Zumarragara arratsaldeko lauak pasatxo. Berrehun gaztetxotik gora, oso gaztetxoak gehienak. Guztiak Beldur Barik Topaketan parte hartzeko iritsi dira Goierrira. Pasaia, Errenteria, Tolosa, Donostiatik iritsi dira batzuk, Gipuzkoatik. Gasteiztik eta Arabako beste txoko batzuetatik ere bai. Bizkaitarrik ere badago, Portugaletekoak, adibidez. Orain, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean daude. Tailer ezberdinetan banatu dira: hilekoari buruzkoa, autodefents feminista, desioaren gainekoa edo rap tailerra. 19:30ean amaiera emango diete tailerrei eta kalejiran joango dira Zumarragatik Urretxura. Urretxun, Labeaga aretoan, hain zuzen ere, 20:30ean emango dituzte aurtengo
Beldur Barik ikus-entzunezko lehiaketaren sariak. Topaketan Urretxuko eta Zumarragako gaztetxoak daude, baita Legazpikoak ere. Horiez gain, Urola Garaiko Koordinadora Feministako kideak ere parte hartzen ari dira.
Topaketaren aurkezpena antzerki bide egin dute Zelai Arizti kultur etxean. Bere jardunarekin ahitutako
Errauskinek izena aldatu eta
Ceni da.
Cenik gitarra elektrikoa jotzen du eta printzesa soineko zuriaren azpian zuloek betetako galtzak ditu, larruzko jaka eta botak janzten ditu. Halako batean,
Superman agertzen da Clark Kenten gabardina jantzita. Bera ere nekatuta dago bere superheroi rolarekin. Antzerkia amaitzean ez da jada Superman,
Kerman da. Gazteak reggaeton dantzatzen jarri dituzte eta tailerrak aurkeztu dizkiete bi aktoreek.
The post
Hasi da Beldur Barik Topaketa appeared first on
Otamotz.