Urretxuko eta Zumaragako Euskalgintza Foroak Kirola Euskaraz Bizi egitasmoa aurkeztu du. Areizaga-Kalebarren plazara biltzekoak ziren arren, eguraldi txarrak behartuta Ederrenan egin dute agerraldia kirol munduarekin lotura zuzena duten hainbat eragilek,
Urretxuko eta Zumaragako Euskalgintza Foroak
Kirola Euskaraz Bizi egitasmoa aurkeztu du. Areizaga-Kalebarren plazara biltzekoak ziren arren, eguraldi txarrak behartuta Ederrenan egin dute agerraldia kirol munduarekin lotura zuzena duten hainbat eragilek, eguerdian. Helburua, kirolean ere euskararen erabilera bultzatzea da. Aritz Lasa pilotariak manifestua irakurri du eta egitasmoaren irudia aurkeztu dute, zeina kirol ekitaldi guztietan erabiliko duten -olinpiar jokoetako uztaietako bat Euskaraz bizi lelodun uztai beltza bihurtu dute- .
Egitasmoaren bultzatzailak dira, besteak beste: Asier Auzmendi, Jesus Mari Garralda, Eñaut Urbizu, Rikardo Babarro eta Uxue Fernandez. Horiek eta beste
ehun bat lagunek babestu dute agerraldia eta atxikimendua adierazi ere beren sinaduraren bitartez.
The post
Kirolariak ere euskaraz appeared first on
Otamotz.