Ormaiztegi mozorrotu egin da
Zubipe kiroldegian 240 ormaiztegiar dago Mozorro Eguneko bazkaria ospatzen
Super heroiak, indioak, pailazoak, mimoak, errege magoak eta olentzero daude orain, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian elkarrekin bazkaltzen. Mozorro Eguna da Ormaiztegin, San Andres jaien baitakoa. 240 lagun elkartu da guztira kiroldegiko bazkarian. Wally ere badago, ez da aurkitzeko erraza, baina egon badago. Bazkariaren ondoren, festak ez du etenik izango biharko Buzkantza Egunaren atarian.
Gaur
- 18:00. Mozorrotutako lagun taldeen jaitsiera, Skandalue elektrotxarangarekin.
- 20:00. Mozorro lehiaketako sari banaketa, Muxika egurastokian.
- 20:00-21:00 eta 22:30-01:30. Egan taldearen kontzertua, Muxika egurastokian.
- Goizean zehar. Euskal Herriko produktuen azoka.
- 11:00. Txistularien goiz eresia.
- 11:30. Meza nagusia, Urmaiz abesbatzarekin.
- 10:00-14:00. Haurrentzako parkea, Zubipe frontoian.
- 11:00-14:00. XXVII. Odolki Leihaketa, herriko plazan.
- 12:00. Ardo dastatzea, Zumalakarregi kaleko karpan. 18:30. Bat batean, munduko musikekin bertsotan ikuskizuna. 23:00. Helduen danborrada
- 17:30. Egurrezko jokoak, Zumalakarregi kaleko karpan.
- 18:00. Profesionalen pilota partidua.
- 19:00. La Jodedera taldearen kontzertua, Muxika egurastokian.



























