Urretxu-Zumarragako Panteras taldearen bideklipak irabazi du Beldur Barik lehiaketa
Urretxu-Zumarragako Panteras taldeak rap-a oinarri duen bideklipak irabazi du Beldur Barik ikus-entzunezko lanen aurtengo lehiaketa 18 eta 26 urte arteko kategorian. Eta guk zer? lana izan da lehen kategorian (12
The post Urretxu-Zumarragako Panteras taldearen bideklipak irabazi du Beldur Barik lehiaketa appeared first on Otamotz.
Urretxu-Zumarragako Panteras taldeak rap-a oinarri duen bideklipak irabazi du Beldur Barik ikus-entzunezko lanen aurtengo lehiaketa 18 eta 26 urte arteko kategorian. Eta guk zer? lana izan da lehen kategorian (12 eta 17 urte bitartekoa) irabazlea, durangar neska talde batek bidalitako lana da. Sari banaketa egiten ari dira orain Urretxuko Labeaga aretoan.
Goierri garaiko taldearen lanean, neska taldeak epaimahaikideen arabera,
“beraien jarrera eta letrekin, nesken inguruko estereotipo sexistekin hautsi dute orain dela gutxira arte oso maskulinizatuta izan den musika estiloan aurkeztu izanagatik: rap-a. Abestiarekin, gainera, indarkeria sexistaren aurkako emakumeen indarra eta batasuna adierazten dute”.Durangoko (Bizkaia) neska taldearen lanean Beldur Barik jarrera sumatu du epaimahaiak, “hizkuntzaren erabilera sexistak emakumeengan eragiten duen ikusezintasuna eta bazterketa ikusi arazten delako”
- Eta guk zer? lanaren egileak: Yaiza Iglesias, Paule Arnaez eta Ane Martinez dira
- Urretxu-Zumarragako Panteras taldeko kideak: Sara Dominguez, Samantha Reyes, Rocio Ferrero, Belen Ferrero, Iratxe Aldaburu, Natalia Alvarez eta Eztizen Agirresarobe.













