Gizonezko bat hil da Lazkaoko saihesbidean izandako istripuan
EITB-k zabaldu dituen irudietan ikus daitekeenez, ibilgailua erabat txikituta gelditu da.
Gaur goizeko 9:00ak aldera auto batek istripua izan du Lazkaoko saihesbidean; oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, ibilgailua errepidetik atera da. Autoan pertsona bakarra zihoan, Errenterian bizi zen 24 urteko gaztea; ezbeharraren ondorioz, hil egin da.
Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi dutenez, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantziak joan dira gertaeren tokira, baina ezin izan dute ezer egin gidariaren bizitza salbatzeko.