Ostiral iluntzea da, eta herritar gehienek lan astea bukatutzat eman dute. Azkeneko erosketak egiten edo tabernetan zerbait hartzen lasai dabil jendea Lazkaon. Lau lagunek, hala ere, oraindik badute zeregin bat: euskaraz hitz egitea. Euren borondatez, lagun artean elkartu, kafe bana eskatu, eta mihiari herdoila kentzeko prest dira. Mintzalagunak dira. Egitasmoan urte batzuk badaramatzate Anun Varak, Axun Apaolazak, Ana Isabel Iglesiasek eta Jone Valerok. Talde berria osatu dute aurten, ordea, eta ez dute denek elkar ezagutzen. Euskaraz esan dute aurreneko hitza, eta euskaraz hasi dira harremana eraikitzen. Mintzalagunen egitekoa, sinplea bezain erraza da, itxura batean: astean ordubetez nonbait elkartu euskaldun zahar bat eta hiru euskaldunberri, eta euskaraz aritu. Edozertaz, edonola, edozeinekin. Baina euskaraz. Eta emaitza ematen du. «Ni orain dela hiru urte hasi nintzen euskara ikasten, Maizpiden. Baina online egiten nuen, eta zaila iruditzen zitzaidan hitz egiteko. Irakasleak proposatu zidan Mintzalagunera etortzea, eta bi urte daramat. Egia esan, lehenengo lotsa handia ematen du, ez dakizu zer esan, eta gainera esaldi bat esatea zaila egiten zitzaidan. Baina esperientzia oso ona da», dio Ana Isabel Iglesias beasaindarrak, euskara jorian eta etenik gabe. Bi urtean aurrerapen handia egin du. Anun Vara duela «urte asko» hasi zen Maizpiden. Haurrak izandakoan utzi zuen, baina heldu dio [...]
Hiri Hezitzailea egitasmoaren baitan, herriko hainbat eragilek egin dute jaki bilketarako deialdia.
Gaur amaituko dira San Andres jaiak, haurrentzako jolasak, pilota partidua eta La Jodedera taldearen kontzertuarekin