Gehien behar dutenentzat elkartasunez beteko dute saskia Ordizian

Hiri Hezitzailea egitasmoaren baitan, herriko hainbat eragilek egin dute jaki bilketarako deialdia.

Ordiziako hainbat eragile elikagai bilketarako aurtengo kanpaina aurkezten.

Ordiziako hainbat eragile elikagai bilketarako aurtengo kanpaina aurkezten.

Egoera ekonomikoaren aurpegirik latzena sufritzen ari direnei laguntza emateko, elikagaiak eta etxerako nahiz soinerako garbigaiak biltzeko kanpaina abiatu dute Ordizian. Zuhaiztira nahiz Garaguneak Urdaneta kaleko 76an duen egoitzara eraman ahal izango dira jakiak. Gaur goizean egin dute kanpainaren aurkezpena Barrenan. Belen Maiza zinegotziak aurreratu du “esanahi garrantzitsua” duela egitasmoak, gehien behar dutenentzat elikagaiak biltzeaz gain elkartasunaren bueltan heldu, haur nahiz nerabeak bildu dituztelako. Kanpaina honetan lagunduko dute Caritasek, Garaguneak, Zuhaizti jubilatuen etxeak eta herriko ikastetxeek: Urdaneta, Oianguren eta Jakintza.
Esnea, azukrea, olioa, gailetak, tomatea, txokolatea, turroiak, atuna, etxe garbiketarako xaboiak nahiz norbere higienerako jel eta xapuak, zabala da eraman daitezken gaien zerrenda. Babarrun, txitxirio nahiz dilisten gisako egoskariei dagokionez, nabarmendu dute hobe dela ia prestatuta datozen poteak eramatea.
Jon Etxezarreta Caritaseko kideak nabarmendu nahi izan du elikagaiak biltzearekin batera, egitasmo honen bidez herritarrak “askok bizi duten egoera negargarriaz” ohartarazteko balio duela. “Poza” eta “itxaropena” aipatu ditu, gehien behar dutenez arduratzen den jendea dagoela erakutsi dutelako eta egitasmoan gazteenen parte hartzea ikusteak “etorkizunerako itxaropena” pizten duelako.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa