Gehien behar dutenentzat elkartasunez beteko dute saskia Ordizian
Hiri Hezitzailea egitasmoaren baitan, herriko hainbat eragilek egin dute jaki bilketarako deialdia.
Esnea, azukrea, olioa, gailetak, tomatea, txokolatea, turroiak, atuna, etxe garbiketarako xaboiak nahiz norbere higienerako jel eta xapuak, zabala da eraman daitezken gaien zerrenda. Babarrun, txitxirio nahiz dilisten gisako egoskariei dagokionez, nabarmendu dute hobe dela ia prestatuta datozen poteak eramatea.Jon Etxezarreta Caritaseko kideak nabarmendu nahi izan du elikagaiak biltzearekin batera, egitasmo honen bidez herritarrak “askok bizi duten egoera negargarriaz” ohartarazteko balio duela. “Poza” eta “itxaropena” aipatu ditu, gehien behar dutenez arduratzen den jendea dagoela erakutsi dutelako eta egitasmoan gazteenen parte hartzea ikusteak “etorkizunerako itxaropena” pizten duelako.