Ahal Dugu-Podemos alderdiak Goierri mailako batzar irekia egingo du gaur, Lazkaon
Goierri garaian bezala, behealdean ere egitura antolatzen hasi da Ahal Dugu-Podemos alderdi politikoa. Gaur batzar irekia egingo dute, Lazkaon. Herrian jarri dituzten kartelen arabera, Goierri mailako bilera izango da. Zubierreka industrialdeko Lazkao Hotelean da, 19:30ean. Ekarpenak jasotzeko helbide elektronikoa (podemosgoierri@gmail.com) eta Facebooken gunea (/PodemosGoierri) ere sortu dituzte.