Etxebizitza batean lapurreta egiten saiatu delakoan gizon bat atxilotu dute Ordizian
Jabea ohartu eta ustezko lapurrak ihes egin zuen; geroago atxilotu zuen Ertzaintzak
Ordiziako etxebizitza batean lapurreta egiten ahalegindu zelakoan 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Eguerdiko 14:30ak aldera jaso zuen Ertzainak abixua. Etxearen jabea ohartu zen sarreran norbait zebilela; usteko lapurrak orduan ihes egin zuen. Ertzaintzaren hainbat patruila joan ziren bertara eta berehala atxilotu zuten gaztea. Ordu batetik bestera epaile aurretik pasako da atxilotua.












