Euskararen aldeko ekitaldiei buruzko bilera Ormaiztegin
Ehunmiliakeko igandean abiatuko da, goizeko 09:00etan
ORMAIZTEGI // Abenduaren 20an euskararen aldeko hainbat jarduera berezi antolatzeko asmoa du Ormaiztegiko Udalak. Jarduera horien inguruko hausnarketa egiteko eta prestaketa lanak hasteko, herri bilera egingo dute bihar. Basotxulo elkartean bilduko dira, 18:00etan. Euskararen Koloreak Ormaiztegin izango da bileraren gaia, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.













