Gaztaren Europear Ibilbidea proiektuaren lehen foroa egingo dute Idiazabalen
Bihar eta etzi espainiar estatuko ordezkariak izango dira herrian, proiektuaren inguruan hitz egiteko
Udalak jakinarazi duenez, espainiar estatuko hainbat ordezkari izango dira bihar eta etzi Idiazabalen, Gaztaren Europear Ibilbidea proiektuaren lehenengo foroan. Proiektuaren lehen pausoak zehaztu eta martxan jartzeko helburuarekin antolatu dute foro hau. Barne bilerak egingo dituzte bihar. Ioritz Imaz alkatearen esanetan, etzi proiektuaren berri ematea aurrikusten dute.












