Beasaingo osasun zentrotik gertuen dauden 40 aparkalekuak dira TAO, atzotik aurrera
TAOa ezarri dute Bernedoenean, osasun zentro ondoko 40 aparkaleku.
Atzotik martxan dago TAO sistema Bernedo Eneako 40 aparkalekutan. Abendua hastearekin batera jarri dute martxan TAOa, osasun zentrotik gertuen dauden
40 aparkalekuetan. TAOa ordaindu beharreko aparkalekuak horiz margotuta daude dagoeneko, eta seinalizazioa eta TAO makina ere prest, aparkalekuetatik gertu.
Beasaingo Udalak hasieratik azaldu zuen TAOa martxan jartzen zenetik ez zela hermetikoa izango eta aldaketak egon zitezkeela, hala behar izanez gero. Eta hala, gune honetan zegoen behar bati erantzun emateko, ezarri dute sistema Bernedo Enean. Hau
ez da, gainera, TAOa Beasainen martxan jarri zenetik egin den aldaketa bakarra: Erauskin plazako bizilagunei bertan aparkatzeko aukera uzten zaie orain egoiliar txartela eginez eta Zazpiturrietako bizilagun batzuei ere egoiliar txartelak egiteko aukera eman diete.
Kasu honetan, anbulategiko erabiltzaieen onbeharrez hartu dute erabaki hau, Aitor Larburu Beasaingo Udaleko Antzolakuntza Zinegotziaren esanetan “
anbulategiko erabiltzaileek aparkatzeko arazoak izaten zituztelako“. Arazo horri erantzuteko hartu dute aparkaleku honetako 351 aparkalekuetatik 40 TAO sistemara gehitzeko erabakia; anbulategira datorren jendeak aparkalekuak gertu eta eroso izan ditzan.
TAOa ezarri aurretik ere, sistema honek ekarri zitzakeen eraginen “kontziente” izan direla dio Larburuk: Gainerako inplantazioarekin batera egitea ere pentsatu zutela.
Beasaingo beste puntu batzuetan TAO ezartzeak bazekiten Bernedo Enea are gehiago beteko zuela, jendea aparkatzera hara joango zelako, hango autoen maila igoz. Baina ez zekiten anbulategian zer eragin izango zuen, eta une hartan bere horretan uztea erabaki zuten. «Udala anbulategiko langileekin harremanetan jarri da eta ikusi du baietz, eragina izan duela aldaketak» dio Larburuk. Horregatik ezarri dute TAO sistema.
Erauskin plazako TAO sistemaren antzera, aparkaleku hauetan ere
gehienez ordu betez aparkatu ahal izango dira autoak eta Errotazio Azkarreko Gunea izango da.