Aurkeztutako argazkiak ikusgai egongo dira Zumalakarregi museoan, abenduaren 28ra arte
Saridunen izenak lehenago jakinarazi bazituzten ere, atzo banatu zituzten Ormaiztegiko trenzubiaren 150. urteurrenaren harira antolatutako argazki lehiaketako sariak. Ekitaldian izan ziren lehen bi sarituak (Nerea Magallanes eta Marian Lavilla), Rosa Mari Urkia Ormaiztegiko alkatea, eta Ane Aramburu Zumalakarregi museoko hezkuntza arduraduna.
Lehiaketan parte hartu duten argazkiak ikusgai jarri dituzte, gainera, Zumalakarregi museoan. Abenduaren 28a bitarte egongo da irekita
erakusketa: asteazkenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara irekiko dute; asteburu eta jai egunetan, berriz, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.
Sari banaketa:
- 1. saria (epaimahaiaren saria): Nerea Magallanes. Zumalakarregi museorako bi sarrera, Itxune jatetxean bi lagunentzako afaria eta odolki sorta.
1. saria (Nerea Magallanes)
- 2. saria (bozketa herrikoia): Marian Lavilla. Ormaiztegiko odolki sorta.
2. saria (Marian Lavilla)
- 3. saria (bozkatzaile guztien arteko zozketa): Pepi Martin. Zumalakarregi museorako bi sarrera.