Bola eta toka txapelketak izango dira goizean, Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak antolatuta
Gipuzkoako Bola eta Toka Eguna egingo dute astelehenean Zerainen. 09:30ean hasita, bola eta toka txapelketak egingo dituzte, eta Gipuzkoa osotik etorritako zaletuek parte hartuko dute. Luis Aizpeolea federazioko lehendakariaren hitzetan, 50 bolari eta 30 tokalari inguru izango dira txapelketetan.
Meza ere izango dute, 11:00etan, hildako bolari eta tokalarien alde. Eta eguna ondo amaitzeko,
bazkaria antolatu dute Oiharte sagardotegian. 92 lagunek eman dute izena bazkarirako.
Omenaldia
Bola eta toka egunean, urtero, 60-65 urte inguruko bi bolari eta tokalari bat omentzen dituzte. Aurten,
Luis Aizpeolea zeraindarrak eta
Jose Antonio Ugarteburu ezkiotarrak jasoko dute federazioaren omenaldi xumea. Omendutako tokalaria, berriz, Cecilio Amestoy izango da, Errenteriakoa.