
Irailaren amaieran jakinarazi zuen Gabiriako Udalak herrian berrikuntza batzuk egiteko asmoa, eta herritarren iritzia eskatu zuen. Jasotako proposamenak kontuan hartuta, urdinez margotu dute
pilotalekua. Lehen aldia da Gabiriako Alkain-Buru pilotalekua urdinez margotzen dutela.
Ostatu aurrean, berriz, autoen
abiadura moteltzeko neurriak hartzen ari da udala. Aldundiaren proposamenari jarraituz, semaforoak jarri dituzte dagoeneko, eta laster izango dira martxan. Abiadura 30 km/h-ra murrizten duten seinaleak ere jarri dituzte.