Lazkaoko Udalak 52.000 euro banatu ditu lankidentza proiektuetan
Garapen bidean dauden herrialdeetan lankidetza proiektua landu ahal izateko, Lazkaoko Udalak diruz lagundu ditu aurten ere hainbat gobernuz kanpoko erakunde. Iparra-Hegoa programak zortzi proiekturi lagunduko die, denera 52.000 euro bideratuta.Giharan ...
Giharan (Ruanda) kaleko haurren ikas-txokoaren eraikin berria eraikitzeko 16.000 euro bideratu ditu. Lazkaoko Rwanda Elkartea 2000tik ari da lanean.
Nikaraguan hiru lan finantzatuko ditu udalak: urritasun fisikoa duten umeen fisioterapia pediatrikoko zentrorako 10.000 euro (Tximelagua); gaitasun urria duten gazteak integratzeko 7.500 (Mundu Solidarioa Helburu); eta landa eremuko eskolak hobetzeko 4.000 ( Ilargi Beltza).
Beste lau herrialde ere bai
Kenian haurrei oinarrizko heziketa-baliabideak ematen dizkien Derandein-ek 5.000 euro jaso ditu. Haitiko jakien baldintza hobetzeko, Bakerako Lankidetza Batzarrak ere beste 5.000.
Beninen eskola bat egiteko 3.000 euro joango dira (Lankidetzarako Ingeniaritza), eta Pakistanen emakumeen eta jaio berrien osasun baldintzak hobetzeko 1.500 euro (Felix Baltistan Fundazioa).













