Azken belaunaldiko erresonantzia magnetikoak egiteko gailu iraunkorra inauguratu dute Goierri-Urolako ESIa buru duen Zumarragako Ospitalean. Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpon osasun sailburuak, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak, Enrique Gutierrez Osatek-eko
Azken belaunaldiko
erresonantzia magnetikoak egiteko gailu iraunkorra inauguratu dute Goierri-Urolako ESIa buru duen Zumarragako Ospitalean. Ekitaldian
Iñigo Urkullu lehendakariak, Jon Darpon osasun sailburuak, Jon Etxeberria Osakidetzako zuzendariak, Enrique Gutierrez Osatek-eko zuzendariak, Teresa Garmendia ESIko kudeatzaileak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak parte hartu dute. Ospitaleko kanpo kontsulten sarreran ELA eta UGT sindikatuetako ordezkariak zain zituen pankarta bat eskuetan zutela.
Lehenengo eta behin, gailua ikustera joan dira. Han Cristina Gervas ospitaleko erradiologoak hartu ditu eta gailuari buruzko azalpenak eman dizkie, baita haien galderei erantzun ere. Erresonantzia magnetikoak egiterakoan
bihotzaren irudiak hartu ahal izatea erronka handia izan dela esan die Gervasek, “bihotza mugitu egiten delako”. Azken belaunaldiko gailu honek bihotzaren irudiak hartzea ahalbidetzen du jada. Urkulluk jasotako irudiak pazientearen historia klinikora gehitzen ote diren galdetu dio, eta baiezkoa eman dio espezialistak: “Guk ere eskuan ditugu irudien irakurketa egiterakoan”.
Darpon sailburuak Osatek-eko zuzendari Enrique Gutierrezi
euskararen erabilpenaren gainean galdetu dio. Gutierrezek, “ez da bakarrik txostena ematea, prozesurak eta dokumentazio guztia euskaratzea da. Erradiologo euskaldunek ere zail ikusten dute txostena euskaraz ematea. Baina gure helburua historia kliniko guztia euskaraz eta gaztelaniaz ematea da eta pausoz pauso helburu hori atzemateko lanean ari gara”. Guztiak bat etorri dira esparru horretan lan asko egiteko dagoela esaterakoan.
Jarraian, gailua bertatik bertara ikusi dute aurrez gainean zeramatzaten gailu elektroniko guztiak utzita, izan ere erresonantzia magnetikoak egiteko makinak hondatu ditzake. Handik adierazpenak egiteko aretora joan dira denak.
Urkullu lehendakariak Osakidetzako langileen konpromiso profesionalari egin dio azpimarra eta pertsona helburu dutela nabarmendu du:
“Hiru eurotik bat osasun sisteman inbertituko dugu. Aurrekontuen %5,4. Hala ere, norbaitzuk murrizketei buruz hitz egiten jarraituko dute”.
Jon Darponek bere adierazpenetan gogor egin du egunotan sindikatuek egin dituzten protesten kontra:
“Sindikatuekin hitz egiteko prest gaude, baina ez dugu lanaldiari buruz hitz egingo, ezta soldatari buruz ere, beste funtzionario guztiei elkartasuna adierazi nahi diegulako”.
Gailu berriaren bidez
4.500 pazienteri zerbitzua emango diete datorren urtean, “denbora irabaziko dugu eta kalitatea hobetu”.
The post
Urkulluk erresonantzia magnetikoak egiteko gailu berria inauguratu du Zumarragan appeared first on
Otamotz.