Jendetza Santa Lutzi ferian
Eguraldia lagun, jendetza bildu da Urretxu eta Zumarragako kaleetan. 510 postu daude guztira eta denetik eros daiteke. Dagoeneko partaidetza datuak eta lehiaketa gehienetako sarituen izenak ezagutzera eman dituzte. Ganadu ferira 415 buru aurkeztu dituzte: 39 zaldi, 136 moxal, 57 behor, 33 pottoka, 52 asto, 2 mando, 21 ahuntz eta 75 poni. Lehiaketei dagokienez, Zumarragako barazki lehiaketan 10 lagunek parte hartu dute, errezil sagar lehiaketan 11k eta fruta lehiaketan hiruk. Pottoka lehiaketara 32 buru aurkeztu dituzte, Euskal Herriko mendiko zaldi lehiaketara 59 eta haragitarako zaldi lehiaketara 11.
Urretxuko lehiaketei dagokienez, barazki lehiaketan bost lagunek parte hartu dute eta fruta lehiaketan lau lagunek. Oilasko lehiaketara 17 parte aurkeztu dituzte eta kapoi lehiaketara 24. Horra hor sarituen zerrenda. Sari banaketa ekitaldia 13:30ean egingo dute, Areizaga-Kalebarren plazan.
Oraingoz dena primeran doa, baina goizean istripu txiki bat egon da: pottoka batzuek ihes egin dute eta ospitale aldera joan dira. Bestalde, Non dago Wally? lehiaketak arrakasta itzela izan du. Parte hartzaileek Wally eta bere lagunak aurkitu behar zituzten eta aurkitu dituztenen artean bi saski zozkatu dira. 250 lagunek aurkitu dituzte Wally eta bere hiru lagunak.
Akta ABERE sariketa ZUMARRAGA Akta BARAZKI sariketa ZUMARRAGA Akta ERREZIL SAGAR sariketa ZUMARRAGA Akta Euskal Herriko Mendiko zaldia sariketa ZUMARRAGA Akta FRUTA sariketa ZUMARRAGA Akta KAPOI sariketa ZUM-UR 14 Akta OILASKO sariketa ZUM-UR 14 Akta POTTOKA sariketa ZUMARRAGA AKTA_eztia_2014 AKTA_FRUTA_BARAZKI_14URRETXU