Jose Ramon Erauskinek irabazi du gaur goizean Ordizian jokatu den XVII. Euskal Herriko Txistor Lehiaketa.
Ataungo Erauskin Harategiko
Jose Ramon Erauskin izan da irabazle gaur Ordizian jokatu den Euskal Herriko XVII. txistor lehiaketan. Ezustean, baina pozik jaso ditu txapela, garaikurra eta diploma. Garaikur eta diploma bana jaso dituzte Ordiziako Lasa harategikoek eta Zarauzko Gesalagakoek, bigarren eta hirugarren sariagatik, hurrenez hurren. Gipuzkoako harakinen elakrteak eta Ordiziako Udalak antolatu dute lehiaketa.
Epaimahaikoek txistorraren itxurari, osagaiei eta zaporeari erreparatu diote produktu hoberena aukeratzerakoan eta orokorrean izan den “maila ona” nabarmendu dute. Epaimahaia ondorengoek osatu dute: Joxean Eizmendi (Ilarra Jatetxea, Donostia), Juan Manuel Garmendia (Kattalin erretegia, Beasain) eta Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); Jose Antonio Mujika eta Juan Garmendia harakin ohiak (Ordizia), Benita Mujika Ordiziako tabernari ohia, Josema Azpeitia (Ondojan aldizkaria) eta Basque Culinary Centerreko Fernando Barena, Sofia Yannelli, Ricardo Navarro eta Ana Icasati, irakasle eta masterreko ikasleak hurrez hurren.
Sailkapena
- Erauskin Harategia, Ataun.
- Lasa Harategia, Ordizia.
- Gesalaga Harategia, Zarautz.
- Jose Mari Barriola, Ibarra.
- Aldasoro Harategia, Altsasu.
- Garikano Harategia, Tolosa.
- Lizarraga Harategia, Leitza.
- Urdaneta Harategia, Ordizia.