Bildutako diruarekin Beningo barnetegirako oheak erosiko ditu Herriak Elkarlanean erakundeak
Lizeo Alkartasunako prentsaurrekoa. Merkatu txikia iragartzeko. Herriak Elkarlaneani emnago diote bildutako dirua
Aurten ere Merkatu Txikia egingo dute Lizeo Alkartasunak antolatuta, larunbatean eta igandean 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Haurrek etxean dituzten jostailuak aterako dituzte saltzera eta igandean
, Santo Tomas eguna denez, txorizo pintxoak ere egongo dira merkatuan. Loinazko San Martin
plazaren azpian egingo dute aurtengo merkatua. Merkatutik biltzen duten dirua, aurten ere,
Herriak Elkarlanean erakundeari emango diote, azken urteetan Beninen egiten ari diren eskolako barnetegiko oheak erosteko.
Herriak Elkarlaneaneko Eneko Zaballos izan da gaur arratsaldean Lizeoan eman duten prentsaurrekoan, haurrek Beningo eskolaz zituzten galderak erantzuten, eta prentsaurrekoaren erdian, Mantako Beninen egiten ari diren eskola, barnetegi eta gainerako instalazioak ikusteko aukera izan zuten haurrek, argazki bidez.
Zaballosek eraikuntza bakoitzak zertarako balio duen, merkatuko diruarekin han zer egin eta erosi duten, eta barnetegia eskolatik gertu izateak zer garrantzia duen azaldu zien.