Zumarragako udal gobernuak bihar eramango ditu osoko bilkurara 2015eko aurrekontuak. Gaur, EAJko hiru zinegotziek aurrekontu proposamenak aurkeztu dituzte Zumarragako batzokian egin duten agerraldian. Iñigo Peñagarikano bozeramaile jeltzaleak proposamenak aletu aurretik ñabardura bat egin du: «Proposamen bakoitzari ez diogu diru sail bat atxiki sozialistekin negoziazioak erraztu aldera».
Zumarragako udal gobernuak bihar eramango ditu osoko bilkurara 2015eko aurrekontuak. Gaur, EAJko hiru zinegotziek aurrekontu proposamenak aurkeztu dituzte Zumarragako batzokian egin duten agerraldian. Iñigo Peñagarikano bozeramaile jeltzaleak proposamenak aletu aurretik ñabardura bat egin du: «Proposamen bakoitzari ez diogu diru sail bat atxiki sozialistekin negoziazioak erraztu aldera». Edonola ere, agerraldia amaitu aurretik negoziaziorik ez dela egon adierazi du Peñagarikanok, «aurreko urteetan gure proposamenak batzordeetara eraman ditugu edo sozialistekin negoziatu ditugu zuzenean. Aurten, estrategia aldatu, eta udal gobernuko kideen deiaren zain geratu gara. Ez digute, baina, deitu». Eusko Jaurlaritzan aurrekontuak jeltzaleek sozialisten babesarekin onartu badituzte ere, «herri mailan ez da akordiorik egon, eta ez da hori gertatu gure aldetik borondate falta egon delako». Edozein kasutan, agerraldian bertan esan du Peñagarikanok oraindik ere negoziatzeko prest daudela, eta udal gobernuko kideek osoko bilkura baino lehen deituz gero, hitz egiteko prest daudela.
EAJko kideek egindako proposamen zehatzak bihar, Goierriko Hitzan
The post
Zumarragako EAJk 2015eko udal aurrekontuetarako proposamenak aurkeztu ditu appeared first on
Otamotz.