Astelehenetik asteartera egingo dute, Ernairen deialdiari jarraituz, '11 konpromiso, askatasunerantz!' lemapean
2012ko baraualdia Seguran
Ernairen deialdiari jarraituz, baraualdiak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan, bihartik hasi eta abenduaren 30 arte.
11 konpromiso, askatasunerantz! lemapean, Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatu nahi dute baraualdi horien bidez. Goierri mailakoa Seguran egingo dute. 24 orduko baraualdia izango da:
astelehenean hasiko dute, 15:00etan, eta asteartean amaitu, ordu berean.
Segurako plazan elkartuko dira protesta egingo duten goierritarrak, eta, baraualdiak irauten duen artean, hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaua Txanbolinpen pasako dute. Bakoitzak bere
lo zakua eraman beharko du, eta bertan koltxoiak egongo dira. Guztira 50 lagun inguru elkartzea espero dute, eta gazteez gain helduak ere animatzea. Bestalde, parte hartzaileei presoen aldeko
kamiseta urdina eramateko deialdia egin diete. Kamisetak soinean, argazki masiboa atera nahi dute astelehenean, 19:00etan.
Egitaraua:
Astelehena, abenduak 22.
15:00. Plazan elkartu.
16:00-18:00. Presoentzako eskutitzak idatzi.
18:00. Mirentxin gidarien hitzaldia.
19:00. Argazki masiboa.
20:00. Pegata erakusketa.
21:00. Dokumentala:
Barrura begirako lehioak
23:00. Kontzertua.
Asteartea, abenduak 23.
09:00. Mural margoketa.
11:00. Kamiseta tailerra.