Ordiziako txistorra lehiaketan lehen saria irabazi zuen atzo ataundarrak.
Lehengo saria jaso zuen atzo goizean Ordizian jokatu zen Euskal Herriko XVII. Txistor Lehiaketan Jose Ramon Erauskin ataundarrak. Lehiaketara aurkeztutako sorta aste hauetan harategian saltzen ari den sail berekoa da: “70 kilo inguru egin nituen eta haietakoa da lehiaketara ekarri dudana, ez dut lehiaketarako berezirik egin”.
Osagaien arteko orekari arreta berezia jartzen dion arren, ez daukala sekretu bereizik dio. “Nik betiko eran egiten dut txistorra”. Espezieak erabiltzen ditu, baina “bere neurrian”. “Ni ez naiz espezie zalea, nahiago dut gutxi erabili. Osagaiak onak badira, txistorra ona egongo da”, dio.
Lehenago bigarren saria lortu du Ordizian Erauskinek, baina lehenegoaren parekorik ez dagoela dio. Ezustean jaso du Ordiziako saria. Goizean zehar normalean ez bezala telefono mugikorra gainean ibili zuen, norbaitzen deitzen bazion ere. “Telefonoa nerekin nebilen baina kasu asko egin gabe, abisatu didatenean Ordiara joateko saria jaso behar nuela eta ez nuen sinetsi ere egiten”, dio.