
Legazpiko Udalak 10.669.000 euroko aurrekontua izango du 2015ean. Aurtengoa baino %11,75 txikiagoa. Bilduko zazpi zinegotziek alde bozkatu zuten eta EAJ, PSE-EE eta Hamaikabatekoek (sei guztira) aurka. Inbertsioei dagokienez, 1.640.000 euro gorde dituzte horretarako (iaz baino 1,2 milioi gutxiago). 800.000 euro Kale Nagusia oinezkoentzako egokitzeko erabiliko dituzte. Gainera, Urtatza eta Itxaropenen zaharberritze lanak egingo dituzte eta ekonomatoa erosiko dute. Ekonomatoa brigadak eta herriko elkarteek biltegi bezala erabiliko dute. Gainera, herritarren harrera bulegoa berrituko dute. Aipatzekoa da ere 2015ean kirol patronatua udalaren estrukturan sartuko dela.
Oposizioko alderdiek inbertsioek oraindik proiekturik ez dutela kritikatu zuten. Gainera, EAJ eta PSE-EE ekonomotoa erostearen aurka azaldu ziren. Brigadaren beharrak asetzeko 260.000 euro gastatzea gehiegizkoa iruditzen zaie.