Enpresa bazkari asko egiten dira gaurko egunez. Bazkaritik irtenda, Beasainen egiten dute parranda askok. Indarra hartzen ari den ohitura da urte amaierako enpresa bazkariena. Eguberri aurreko azken ostirala izan ohi da enpresa gehienek aukeratzen duten eguna: gaurkoa, alegia. Ahal dutenek poteo txiki bat egiten dute bazkal aurretik, eta bixi-bixi, bazkaltzera. Bazkari ederrak izan ohi dira, gainera, egun horretakoak, prezioari gehiegi begiratzen ez zaien horietakoa. Handik atera eta askok Beasain aukeratzen dute parrandarako. Ohitura ere bihurtu dela esan liteke enpresa bazkarien egun seinalatu horretan. Beasainen jendetza izaten da egun horretan, tabernak lepo betez. Taberna horietako batzuen jabe da Karlos Garcia, eta bere esanetan, «Beasaingo festetako bi larunbatetan adina jende ibiltzen da gaurkoan: urteko egunik onenetakoa da tabernarientzat. Taberna askok jende gehiago ere hartzen dugu lanerako». Pertsona bakoitzak «bazkaritan 30-40 euroren bueltan eta parrandan ere mordoa» gastatzen duela dio berak: «Neurrigabekeria nagusitzen da denean. Desfase handia egoten da», dio barrez. Eta handik aurrerakoan, algara, buila, dantza eta zorakeriarik ez da falta izaten tabernetan. Afaria ez da derrigorrezko otordua egun horretan eta handik aurrera luza daitekeena ere, norberaren nahien araberakoa. Etxera buelta, taxiz Plazido Mikelarena taxi gidariak ere nabaritzen du egun horren berezitasuna. «Jendea asteburuetan bezala ibiltzen da taxiz, baina bidaia luzeagoak egiten [...]
Abesbatza ia guztietan arazoak dituzte abeslari gazteak lortzeko, baina Beasaingo Loinatz abesbatzak argi izpi bat ikusi du Narama gazteen koruaren sorrerarekin. 27 lagunek osatzen dute eta, ondo bidean, batzuek nagusien abesbatzara saltoa eman beharko lukete. Narama duela bizpahiru urte sortu zen, musika eskolaren eskutik. «Musika eskolan beti izan dugu abesbatza. Izan ere, 11-12 urteko ikasle guztiek koruan abesten dute. Talde polita sortu zen eta zaharrenekin abesbatza sortzea erabaki genuen», azaldu du Xabier Sarasola zuzendariak. Narama 14 eta 17 urte bitarteko 27 gaztetxok osatzen dute. «Gazte gehienek Batxilergoa hasten dutenean musika eskola uzten dute eta Narama musika munduarekin harremanetan jarraitzeko aukera polita da». Urtean zehar hamar bat emanaldi eskaintzen dituzte. Aurten Urretxun eta Hernanin abestu dute, besteak beste, eta datorren urtean Atarrabiara (Nafarroa) joango dira. Gainera, urtean behin asteburu bat elkarrekin pasatzen dute. Errepertorioari dagokionez, abesbatzen kanta tradizionalez gain, eurentzat moldatutako abestiak kantatzen dituzte. Ken7 eta Itoizenak, adibidez. Abesbatzak etorkizun polita duela uste du Sarasolak. «Zaila izaten da soka ez etetea, baina atzean 40 laguneko taldea dugu eta horietako batzuk Naramara pasatzea espero dugu». Naramaren beste helburuetako bat Loinatz abesbatzarako abeslariak lortzea da. «Ez da erraza. Izan ere, gazteen eta helduen ordutegiak oso ezberdinak dira. Loinatz abesbatzak ostiral gauetan entseatzen du eta [...]
Luze jo zuen atzoko osoko bilkurak, arratsaldeko zazpietan hasi eta hamabiak jo baino minutu batzuk lehenago eman zuten amaitutzat. 2015eko Zumarragako udal aurrekontuak eraman zituen udal gobernuak; aurretik, halere, bestelako
The post Bost orduko osoko bilkura baten kronika appeared first on Otamotz.
Atzo goizean egin zuten 2014an kirol munduan nabarmendu direnak omentzeko ekitaldia.
Idiazabalgo Ampo kooperatibak 50. urteurrena ospatu du 2014. urtean zehar. 1965eko irailaren 5ean inauguratu zuten Idiazabalgo lantokia; herriko parrokoak, On Ignazio Gorrotxategik bedeinkatu zituen instalazioak. Fundiziotik gertu zegoen Geronimo-Enea tabernan ardo txuri tragoa hartuta amaitu zuten inaugurazioa. Argazkian ageri diren bazkideak kooperatibaren sortzaileak dira. Ezkerretik eskuinera, eta goitik behera: Eugenio Liceras, Migel Iparragirre, Agustin Etxaniz, Santi Telleria, Juan Arribas, Juan Villaluenga, Jose Joakin Lasa, Jose Javier Garcia, Carlos Sobrino, Aniceto Ortiz de Etxeberria, Pedro Santamaria, Bernardo Oiarbide, Agustin Ezkurra, Enrike Galarraga, Jose Lizarraga, Ignazio Urkia, Andres Iparragirre, Jose Telleria, Jose Aristimuño, Joaquin Alvarez, Ignazio Ormazabal, Jose Goiburu, Jose Mari Etxaluze, Luis Mintegi, Jose Maria Mendizabal, Anselmo Ormazabal, Julian Urteaga, Luis Oiarbide eta Lucio Perez.
Hala ere, ez da pertsonatuko Espainiako Gobernuak sei udalen aurka hasitako auzibidean
Mikel Arriaran Ehunzango batukada taldeko kidea da. Mila lagunen danborrak gidatu berri ditu Urretxun. Urretxu-Zumarragako Ikastolak batukada erraldoi batekin ospatu du aurten Euskararen Eguna. Eta, batukada horren zuzendaria Mikel Arriaran Iraeta (Zumarraga, 1985) izan da. Ehunzango batukada taldeko kidea da, baita Samba Dzanga taldekoa ere. Perkusionista da bera, bateria jotzailea. Talde gehiagotan ere ari da, esate baterako, Klakson taldean. Ikastolak antolatutako batukadan mila bat danbor eta bestelako tresnen hotsak ordenatu zituen: «Jotzaileak taldeetan antolatu, eta bakoitzari argi utzi nion zein zen beren esaldia eta zer egin behar zuten». Danbor handiek abiadura ematen dute, kaxek danbor handiekin lotura estua dute eta oinarrizkoak dira abestiak aurrera egin dezan, «bestela esanda, danbor handitik txikirako bidean, handiak du garrantzia gehien; txikienak ez dira ezinbestekoak eta abestia janzteko erabiltzen dira. Benetako erritmoa handiek ezartzen dute». Batukadaren jatorria Brasilen badago ere, sustraiak Afrikan daude. Honezkero batukadaren esanahia hutsaldu dela dio Arriaranek: «Ikusgarrienarekin geratzen gara, baina benetako batukada askoz gehiago da». Brasilen etxeetan egiten dira batukadak, Euskal Herrian kantuan egiten den bezala. Danborren, edo dena delakoen gainetik, kantatu egiten dute brasildarrek ere. Afrikan danborrak erritualekin lotuta daude, eta erritualetan dantzatu egiten dira eta abestu egiten dute. Arriaranek, hemen egin ohi den batukadari buruz dio, «ez dugu abesten, [...]
Ordizia Zabalik prozesuari esker, herritarrek egindako ekarpen ugari txertatu dituzte aurrekontuan.
Historia ikasketak amaitu orduko hasi da Segurako turismo bulegoan lanean Jone Beldarrain (Segura, 1992). Gabonen plater potoloaren zain dago: turistei «zein herri polita dugun erakusteko gogoz». Zure lanetik gehien gustatzen zaizuna? Bertakook egunerokoan hainbeste estimatu ez arren, kanpotik datorrenari herria zenbat gustatzen zaion ikustea. Nolako bisitariak gustatzen zaizkizu gehien? Pasaeran geldituta edo gehiegi pentsatu gabe datozenak: liluratuta gelditzen dira eta hori guretzat ere polita da. Seguratik gehien gustatzen zaizun txokoa? Ardixarra etxea altxor bat da, baina, herria bere osotasunean hartuta da politena: atzera bidaia egiteko aukera ematen du. Herriko alkate bazina? Txarra izango nintzateke (barrez). Ez dago nire planetan. Denbora librean zer egitea gustatzen zaizu? Beste leku batzuk bixitatzea edo bidaiatzea, irakurtzea eta lagunekin egotea. Liburu bat? Oraintxe Toti Martinez de Lezearen edozein. Dolores Redondoren Baztango trilogia ere irakurtzeko gogoz nago. Bidaiatzeko leku bat? Bruselan (Belgika) egon nintzen ikasten eta gabon aurreko egun hauetan oso polita jartzen dute. Gabonetarako opari bat? Tableta, ordenagailu eramangarriarekin bizkarra txikitzen ari naiz eta! (barrez). Amets bat? Nahi dudan dena egiteko denbora, dirua eta osasuna izatea.
Gabonetan ere euskal presoak eta iheslariak etxeratzearen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte urretxuarrek eta zumarragarrek Areizaga-Kalebarren plazan. Hiru elkarretaratze egongo dira: Gabon gauekoa 19:30ean izango da, urteko azken ostiralekoa 20:00etan eta
The post Euskal presoak etxeratzearen alde elkarretaratzeak appeared first on Otamotz.
Atzo arratsaldean Santa Lutzitako argazki rallyko epaimahaiko kideak elkartu ziren. Bilduma onenari saria Juan Ramon Llavori zumaiarrari ematea erabaki zuten. Bigarren saria Josu Altzelai legazpiarrak irabazi du eta hirugarrena Guillermo
The post Juan Ramon Llavori zumaiarrak irabazi du Santa Lutzitako argazki rallya appeared first on Otamotz.
Donostiako Atano III.ean jokatuko dute pilota ligaxkako lehen partida, Bengoetxea VI.a-Aretxabaletaren aurka
ETBko programan txapeldunorde geratu den Lazkaoko taldeak herrikideen aurrean abestuko du
Bihar izango da, 13:00etan, eta urte hauetako pasarteak gogoratuko dituzte irratian parte hartu izan duten kolaboratzaileekin
ITSASONDO // Itsasondoar guztiei zuzenduta, Altxorraren bila izeneko jokoa egingo dute, bihar. Haurrek, familia osoek, gazteek, jubilatuek eta herriko eragileek parte hartuko dute, 10:00etan hasita. Bazkaria eta mural margoketa ere egingo dituzte. Haur...