'Beg-ik-usten-dut' pintura lanarekin, Maider Urretabizkaiak jaso du Goierri Saria.
Guztira 50 artista aurkeztu dira, guztira 75 lanekin, arte plastikoen VII. Goiart 2014 – Ordizia Sarira. Pintura, eskultura, argazkiak, collageak, instalazioak, abstraktua, diptikoak, mural-markoak nahiz DVDa, hainbat diziplinatako lanak jaso ditu lehiaketak. Gaur goizean egin dute Ordiziako Barrena kultur etxean sari banaketa; bertan egongo dira lanak ikusgai urtarrilaren 9ra bitarte, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.
Morada del aire izeneko eskultura lanari eman diote Goiart 2014-Ordizia Saria lehiaketako irabazle titulua, 3.000 euro jaso ditu Berastegin bizi den
Maria Cuetok Belen Maiza zinegotziaren eskutik. Hainbat dira epaimahaikoen iritziz nabarmendu beharreko balorak: espazioaren eskuratzeko etero eta leuna, material sintetiko eta naturalen arteko jokoa edo lehen begiratuan kontraesana diruditen formen arteko eztabaida.
Udane Juaristi azkoitiarrak eraman du bigarren saria,
Milan-Tailand izeneko pinturarekin; 1.500 euro jaso ditu sari gisa. Une bakar bat irudikatzen da obra horretan, planoen gainjartzea erabililiz, joko kromatiko bdiez eta teknika heterodoxoa erabiliz. Hirugarren saria,
Côte de Biarritz pintura lanari eman diote. Donostian bizi den
Iker Valle artistarena da azken lau hau; 900 euro jaso ditu saritan.
Goierri Saria, Maider Urretabizkaiarentzat
Goierrin jaio edo bizi den artista baten lanik onenak ere saria izan du. Epaimahaiak hala erabakita, Maider Urretabizkaiak (Lazkao, 1971) jaso du 600 euroko saria, Beg-ik-usten-dut lanarekin. Figurazio eta konposizio arruntetik aldendua, pintura honek grafismo, pintzelkada, forma eta testuren arteko konbinazioa eskaintzen du. Bertan, material plastikoa azalera guztian zehar hedatzen da eta argitasuna eta itxuraz arduragabeki egindako faktura dira obra honen alderdi azpimarragarrienak.
Jasotako obra kopurua guztia kontuan hartuta, aukeraketa bat egin du epaimahaiak. Horregarako estilo eta lan-joera desberdinetan jarri dute arreta. Eukene Martinez de Lagos Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea eta Juanjo Usabiaga Gasteizko EHUn Arte Historia irakaslea aritu dira epaimahai lanetan.