Balorazio positiboa egin du Ernai Segurak, eta abenduaren 30ean Topaseko espetxera egingo dute martxan parte hartzeko deia egin du
Atzo hasi zuten baraualdia Segurako plazan, 15:00etan, eta gaur amaitu dute, ordu berean. Goierriko hamabost gazte inguruk 24 ordu pasa dituzte baraurik, egungo espetxe politika salatzeko helburuarekin. Ernai Segurak balorazio positiboa egin du, egitarauko ekintzak aurrera eraman dituztelako, eta jokoa eman dutelako.
Euskal Herriko beste hainbat herritan ere ari dira baraualdiak egiten,
Ernairen deialdiari jarraituz, 11 konpromiso, askatasunerantz! lemapean. Gazteriak preso eta iheslarien etxeratze prozesuan konpromezuak hartzea da ekimen honen helburua. Abenduaren 30ean amaituko dituzte baraualdiak, eta, ekimenari amaiera emateko,
martxa bat antolatu dute Topaseko (Salamanca, Espainia) espetxera. Martxa jendetsua egin nahi dute, presoei elkartasuna erakusteko.
Ernai Segurak martxara joateko deialdia egin du, eta bidaia egiteko
autobus zerbitzua antolatuko dutela jakinarazi dute.