Eusko Jaurlaritzak TMB planta egiko baimena luzatu ez izanak ekarri du hondakin plangintzan egokitzapenak egin behar izatea
Sasieta Zabortegia 2016 urte amaieran itxiko dute
Pasa den ostiralean eman zuten jakitera albistea Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta
GHKko lehendakariak, eta Urola ErdikoUrola Kostako mankomunitateetako lehendakariek:
Sasieta 2016 urte bukaeran itxiko dute, eta ez aurtengo abenduaren 31n, aurrez uste bezala. Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko baimena luzatu ez izanak ekarri du hondakin plangintzan egokitzapenak egin behar izatea, ostiralean jakitera eman zutenez. Ez da egin den egokitzapen bakarra gainera: Zarauzko zabortegia atzo bertan itxi zuten eta Lapatx 2015eko udazkenean itxiko dute. Sasieta 2016 urte amaieran ixterako, gainera, Zubietako TMB planta eta bizigabetutako materia biltegia martxan jarrita dagoenean egingo dela azaldu zuten.
Eusko Jaurlaritzak Zubietan TMB planta egiteko ingurumen baimena luzatzea erabaki zuen azaroan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk iragarri zuten horrek atzerapena eragingo zituela zabortegiak ixteko plangintzan.
Eusko Jaurlaritzaren erabaki hura «
ulertezina» zela azaldu zuen ordu hartan Iñaki Errazkinek.
Erabakia jakin eta berehala Gipuzkoako Foru Aldundia, GHK eta zabortegiak dituzten hiru mankomunitateak plangintzaren egokitzapen «arrazoizko eta eraginkor» baten bila hasi zirela azaldu zuten ostiralean, erabakien berri eman zutenean.
Atzo, Zarauzko Urteta zabortegiaren itxieran izan zen Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, eta bertan azaldu zuenez, «Gipuzkoa ondo ari da hondakin alorrean: duela bost urteko birziklapen datuak bikoizten ari gara, errefusa %40 murriztu dugu duela zazpi urtetik hona, Zarauzko zabortegia itxi dugu, beste biak ixteko plangintza dago eta ingurumen eta ekonomia aldetik iraunkorrak diren azpiegiturak ditugu diseinatuta». 2016 bukaeran, zabortegi kutsakorrik gabeko lurraldea izango dela ere azaldu zuten.
Batzar errektorea, gaur arratsaldean
Azeari Andonegi Sasieta Mankomunitateko lehendakariak jakitera eman duenez,
batzar errektorea dute gaur arratsaldean, eta bertan, egoeraren inguruan hitz egitekoak dira bertako ordezkariekin. Gaurko batzarrean hitz egindakoaz informazio gehiago emango dute.