Ostiralean egingo dituzte proiekzioak, bi zatitan: 20:00etan lehen zatia eta 22:00etan bigarrena
Gau Laburra Goieniz Zineklubekoak antolatzen dute
Beasaingo Goieniz Zineklubak antolatuta, aurten ere
Gau Laburra egingo dute ostiralean Beasaingo Usurbe Antzokian, film laburrak gustuko dituztenei gau atsegin bat pasarazteko. Gau Laburra, XIV. Beasaingo Film Laburren Emanaldia da eta
15 film labur emango dituzte guztira aurtengo edizioan.
20:00etan hasiko dira emanaldiak eta bi zatitan banatuko dituzte filmak
. Lehen zatia 20:00etan hasiko da eta zazpi film emango dituzte: Anómalo (Aitor Gutierrez), Vivos (Adrian Bohm), Tupper (Angel Manzano), Un lugar mejor (Moises Romera eta Marisa Crespo), Nomnala (Nacho Solana), La carte (Le Lay Stephan) eta Loco con ballesta (Kepa Sojo) film laburrak emango dituzte. Guztira 81 minutu eta 35 segundu iraungo ditu film laburren sorta honek.
Hauek bukatutakoan geldialditxo bat egingo dute, eta
bigarren zatia 22:00etan hasiko da, eta beste zortzi film labur emango dituzte orduan: No sabes la suerte que tienes (Gabriel Beitia), Don Miguel (Kote Camacho), Subterraneo (Miguel A. Carmona), Sólo sabes follar (Manu Bueno), Os meninos do rio (Javier Macipe), Maly Cousteau (Jakub Kouril), Estocolmo (Alvaro Martin) eta Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi) film laburrak emango dituzte eta guztira 85 minutu eta 26 segundo iraungo ditu bigarren zati honek.
Lau euro kostako da sarrera eta filmen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero,
goieniz.wordpress.com blogean aurkitu daiteke.
Film Kuttuna
Urtarrilaren 8an emango du Goienizek urteko lehen filma: Dos días, una noche izango da urtea hasteko aukeratutako filma.
Bestalde, ziklo bakoitzean ikusleen proposamenak jaso, zerrenda bat osatu eta ondoren, bozketa bidez, ikusleek aukeratzen dute hurrengo zikloko Film Kuttuna izango dena. Aurtengo film aukeraua urtarrilaren 22an emango dute Usurbe Antzokian: La sal de la tierra.