Gabon Zahar azokaren baitan larunbatean ospatu zen txapelketa irabazi du ordiziarrak.
Argazkia: Joseba Intsausti.
Larunbatean egin zen Elgoibarren (Gipuzkoa) urte amaierako Gabon Zahar feria. Barazki, fruta nahiz saltokien lehiaketez gain, urtean zehar antolaturiko gazta txapelketaren bat irabazi duten hamar ekoizleren arteko txapelketa ere jokatu zen. Joseba Itsausti ordiziarrak eskuratu zuen bertan txapela Otatza gaztarekin; 2014ko Gazta Txapeldun titulua eraman du. Bere aita Josek jaso zuen saria.
Elgoibarko Kalamua elkarteak antolatzen du lehiaketa, eta aurtengoan, Idiazabal Jatorri Izendapenak arautzen duen kontseiluaren ardurapean jokatu da lehiaketa. Ordiziarrak 1.500 euroko saria, garaikurra eta txapela jaso ditu.